Bazkideekin batera, Kontseiluak kontsumitzaileak aktibatzeko eta egituratzeko proiektua sortu du, eta horren aurkezpena egingo du urtarrilaren 19an, eguena, Gernika-Lumon. Elai Alai aretoan egingo dute aurkezpen ekitaldia, 19:00etan.
Kontseiluaren erronka nagusia da euskaraz kontsumitu nahi dutenak euskaraz saldu nahi dutenekin saretzea eta harremanetan jartzea da. Horrez gain, euskaraz kontsumitzeko erosleek dituzten zailtasun edo oztopoen aurrean eragiteko bidea jorratzea ere badu xede Kontseiluak.
Euskaraz kontsumitu nahi dutenak euskaraz saldu nahi dutenekin saretzea eta harremanetan jartzea da helburua.
Euskal kontsumitzaileak egituratuz, herriz herri sare zabala eratu nahi du Kontseiluak, eta zeregin horretarako sortu dituzten aplikazio berriak erabiliz heldu gura dute gehiengoarengana. Baina dinamika hori martxan jartzeko, eta benetan eraginkorrak izateko, herritarren partaidetza eta lankidetza behar duela esan du Kontseiluak. Hori dela eta, eguenean egingo duten Kontsumitzaileen Sarea proiektuaren aurkepenera joateko dei zabala egin du Kontseiluak.