Haurren artean literaturarekiko zaletasuna piztea helburu duen Kontuleku tailerra martxan hasiko da berriro
urtarrilaren 31n, Bermeoko udal liburutegian.
3 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutako ekimena da, eta liburuekiko maitasuna sustatzeaz gain, ahozko literaturaren eta irudimenaren munduari esker, umeen eta gurasoen arteko harremanak sendotu gura dituzte Kontuleku tailerraren bitartez.
Kontuleku tailerreko zenbait parte hartzaile. Argazkia: Bermeoko Udala
Bi taldetan banatuko dituzte umeak, saioak, baina,
astelehenetan izango dira; alde batetik,
3 eta 4 urteko umeen taldea egongo da, eta horiek
17:00etatik 18:00etara batuko dira. Beste alde batetik,
5 eta 6 urtekoen taldea 18:00etatik 19:00etara batuko da. Taldeak, gainera, mugatuak direla azaldu dute, hau da, bakoitzean zortzi umek parte hartu ahalko dute guraso bategaz.
Guztira, bederatzi saio izango direla jakinarazi dute.
Udal liburutegiko arduradunek azaldu legez, «gurasoek bere seme-alabekin bizipenak elkarbanatzeko baliabideak aurkituko dituzte espazio horretan: soinu jolasen, jolas lirikoen edota antzerkien bitartez, beste teknika batzuen artean». Hala, diotenez, horien bitartez, afektibitatea, psikomotrizitatea, estimulazio goiztiarra eta harremanak landuko dituzte, besteak beste.
Ekimen horretan parte hartu gura dutenek Bermeoko liburutegian eman beharko dute izena eta dohainik da.