Ibarrako Belabieta kiroldegian jokatu zuten zapatuan 680 kiloko Euskal Herriko 8X8 Sokatira Txapelketa, eta Muruetako taldearetzat izan da garaipena. Hamar talde aritu ziren tiratzen zapatuko txapelketan. Sokarri izan zen bigarren sailkatua, eta Zuraidek egin zuen hirugarren.
Argazkia: Murueta Sokatira
Asteburu honetan 640 kiloko txapelketan tira egin beharko dute muruetarrek.
640 eta 405 kiloetako txapelketen lehen saioak zapatuan Mungian jokatuko dituzte, 17:00etatik aurrera. Bigarren jardunaldia hilaren 28an izango da Idiazabalen, eta azken saioa Erandion lehiatuko dute, otsailaren 4ean.
640 kilotan hamabi talde hauek parte hartuko dute. Murueta A, Murueta B, Abadiño, Beti-Gazte, Mutriku, Zuraide, Ñapurrak, Gabadi, Ibarra, Gaztedi, Sokarri eta 6 Conceyos. Lehenengo bi jardunaldietan puntu gehien lortzen dituzten sei taldeak sailkatuko dira hirugarren jardunaldiko finalera.
Bestalde, emakumezkoen 405 kiloko modalitatean Ibarra, Gaztedi eta Txantrea ariko dira nor baino nor gehiago. Talde bakoitzean sei tiralari egongo dira.
Sailkapena:
- Murueta
- Sokarri
- Zuraide
- Ibarra
- Beti Gazte
- Ñapurrak
- Abadiño
- Gabadi
- Mutriku
- 6 Conceyos