Lilatoira begira, entrenamenduak antolatuko dira
Lilatoi lasterketarako entrenamendu saioak antolatzeko asmoa dauka Markina-Xemeingo Kirol Batzordeak. Hasiberri zein luzaro dabiltzanei begira, talde desberdinak antolatuko dituzte, nahi duten emakumeek elkarregaz entrenatu ahal izateko.Hori guztia aza...
Hori guztia azaltzeko, batzar informatiboa egongo da astelehenean, 19:30ean, Markina-Xemeingo udal bilkura areto nagusian. Entrenamenduak edonork parte hartzeko modukoak izango direla azpimarratu dute Kirol Batzordekoek, eta interesa duten emakume guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera.
Izena emateko aukera
Martxoaren 5ean egingo da Donostian 28. Lilatoia. 10:00etan hasiko da, eta urtero modura, 5 kilometroko proba izango da.
Otsailaren 15a izango da izena emateko azkenengo eguna. Beraz, nahi duenak, oraindik eman dezake izena parte hartzeko. Horretarako www.kirolprobak.com web orrialdera zuzendu behar da. Gehienez, 6.000 parte-hartzaile egon daitezke.
Aurreko urteetan egin legez, nahi duenarentzako autobusa antolatuko dute Markina-Xemeindik, eta dortsalak eta kamisetak gerturatzeko lana egingo dute.