'Kaput' umeentzako antzezlana, Lizeon
Domeka arratsaldean antzerki obra bategaz gozatzeko aukera izango dute umeek, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Ganso&Cia konpainiaren eskutik, Kaput antzezlana ikusi ahalko dute, 17:00etan. Bi pailazok, auto batekin bizi dituzten abenturak antzeztuk...
Domeka arratsaldean antzerki obra bategaz gozatzeko aukera izango dute umeek, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Ganso&Cia konpainiaren eskutik,
Kaput antzezlana ikusi ahalko dute, 17:00etan. Bi pailazok, auto batekin bizi dituzten abenturak antzeztuko dituzte, mutua den obra horretan. Jimena Cavallettiren gidaritzapean antzeztuko dute Gorka Gansok eta Txefo Rodriguezek.