Frankismoari kontu eske
Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolaiek egindako gidoia eta Ximun Fuchsen zuzendaritzapean, 'Francoren ilobari gutuna' antzezlana helduko da gaur Gernika-Lumoko Lizeo antzokira.Zauriak, zaharrak izan arren, zauri izaten jarraitzen dute. Ikusleak at...
Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolaiek egindako gidoia eta Ximun Fuchsen zuzendaritzapean, ‘Francoren ilobari gutuna’ antzezlana helduko da gaur Gernika-Lumoko Lizeo antzokira.
Zauriak, zaharrak izan arren, zauri izaten jarraitzen dute. Ikusleak atzera begira jarriko ditu Francoren bilobari gutuna antzezlanak. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolari durangarrek idatzitako gidoiari jarraituta, frankismo garaiko kontuak taularatuko dituzte obra horretako antzezleek. Ander Lipus, Patri Urrutia, Manex Funch, Zoila Berastegi, Urko Redondo, Paco Revueltas eta Erika Olaizola izango dira hainbat pertsonaiaren azalean jarriko direnak.Ximun Fuchs zuzendariaren gidaritzapean, nazismo garaia XXI. mendera ekarriko dute. Hain zuzen, Francoren Bilobari gutuna antzezlanean, diktadorearen bilobari erantzukizunak eskatuko dizkiote, gutun baten bitartez.
Lizeo antzokian, 20:30ean
Gaur gauean helduko da antzezlana Gernika-Lumoko Lizeo antzokira. 20:30ean hasiko da Astedrama (Bizkaia) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) konpainiek, Le Petit Theatre de pain (Lapurdi) konpainiagaz batera landu duten obra.
Iñakik 10 urte ditu, eta leuzemiak jota dago. Joxanek 46, eta 36ko gerrako obus baten txatala du buruan. Ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongelan, Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala. Elortzaren eta Iturriagaren gidoiak frankismoari kargu hartuko dio idatzitako gutun horregaz.