Bermeoren eta Santutxuren arteko derbia, bihar
FUTBOLA // 3. mailako 21. jardunaldia lehiatuko dute bihar arratsaldean Bermeok eta Santutxuk. Bizkaitarren arteko derbia 17:00etan hasiko da, Itxas Ganen. Aurreko jardunaldian Basconiaren kontra hiruna berdindu zuen talde bermeotarrak. Villarrek, Arka...
FUTBOLA // 3. mailako 21. jardunaldia lehiatuko dute bihar arratsaldean Bermeok eta Santutxuk. Bizkaitarren arteko derbia 17:00etan hasiko da, Itxas Ganen. Aurreko jardunaldian Basconiaren kontra hiruna berdindu zuen talde bermeotarrak. Villarrek, Arkarazok eta Aranazek sartu zituzten Bermeoaren golak. 3. mailako 4. multzoko sailkapenean Bermeoko taldea seigarren sailkatua da, 31 puntugaz. Talde bilbotarra, ostera, beheko postuetan dago; sailkapeneko hamazazpigarrena da, 19 puntugaz.