Bermeoko portua aztertuko dute bihar, Arrantzaleen Museoan
Bermeoko Arrantzaleen Museoak familian egiteko tailerra antolatu du zapaturako. Hilabete honetako tailerrean parte-hartzaileek Bermeoko portua aztertuko dutela jakinarazi dute.Jose Maria Uzelai margolariak Bermeoko portua irudikatu zuen artelan erraldo...
Jose Maria Uzelai margolariak Bermeoko portua irudikatu zuen artelan erraldoi batean. Hori oinarri hartuta, ume eta gurasoek lehengo Bermeo aztertuko dute. Ondoren, eskulan berezi bat egiteko aukera egongo da.
Ohi legez, 4 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute tailerrean, familiako arduradun bategaz. Hain zuzen, 16:30ean ipini dute ordua Arrantzaleen Museoan; sarrera doakoa da.
Hala ere, parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea. 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena edota arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita.