Elai-Alai areto txikia, ikasgela bihurtuta
Azterketa garaia dela eta, liburutegiaz gain, beste gune bat jarri nahi izan dute herritarren eskura, bertan ikas dezaten. Hala, astelehenetik barikura, liburutegiko ikasmahaiekin nahikoa ez denean, Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikia zabalduko dute....
Azterketa garaia dela eta, liburutegiaz gain, beste gune bat jarri nahi izan dute herritarren eskura, bertan ikas dezaten. Hala, astelehenetik barikura, liburutegiko ikasmahaiekin nahikoa ez denean, Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikia zabalduko dute. Asteburuetan, berriz, honakoa izango da ordutegia: zapatuetan, 15:00etatik 20:00etara, eta domeketan, 10:00etatik 14:00etara. Urtarrilaren 7an ezarri zuten ordutegi berezi hori, eta hilaren 22ra arte mantenduko dute.