Tirolinan eta eskalada horman aritzeko aukera, Ekoetxea Urdaibain
Busturian kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibaik ekintzaz beteriko asteburua dakar, beste behin ere. Ohiko jarduerez gain, doan gozatzeko bestelako ekintzak ere antolatu ditu: hala nola, eskalada horma, tirolinak eta ohe elastikoak jarriko ditu herritarren...
Urdaibaiko kostaldea eta biodibertsitatea ezagutzeko ibilbide gidatua egingo dute, esaterako, zapatuan, bai eta Ekoetxea Urdaibai ezagutzeko doako bisita gidatua ere. Halaber, zentroko arboretoko zuhaitz autoktonoak ezagutzeko aukera ere edukiko dute zapatuan umeek.
Horrez gain, baina, tirolinan, ohe elastikoetan zein eskalada horman ondo pasatzeko aukera eskainiko die 3 urtetik gorakoei domekan, 11:00etatik 19:00etara bitartean.
Egun berean, gainera, Faustinarekin munduratuz lana antzeztuko dute zentroan bertan, 17:30etik 18:15era bitartean.
Ekintza horietan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik.