Lekeitioko Kale Antzerki jaialdian parte hartzeko aukera, zabalik
2017ko uztailaren bigarren asteburuan ospatuko den Kaleka 28. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian parte hartzeko aukera zabalik dago. Urtarrilaren 31ra arte egongo da proposamenak aurkezteko aukera.Kalekaren deialdia espazio publikoa edo iza...
Kalekaren deialdia espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo edozein autoretza motarentzat irekia dagoela azaldu dute jaialdiko arduradunek. «Deialdian hautatuak izan daitezke, kale-arte mailan jasota dauden edozein diziplinako lanak. Aldi berean, kontuan hartuko dira, nahiz eta esandako mailan jasota ez egon, espazio publikoa garapen-bide eta lanaren aurkezpen publiko bezala hartzen dituzten lanak ere».
Publikoa kontuan
Proposamen guztiak zein publikori zuzentzen zaizkion ere adierazi beharko dutela ere nabarmendu dute antolatzaileek. Hau da, publiko guztientzat, haurrentzat, familientzat edo helduentzat diren zehaztu beharko dute.
Beste alde batetik, proposamenak aukeratzerako orduan kontuan izango dituzte, besteak beste, Lekeitiogaz duen egokitzapen maila, publiko ezberdinei zuzenduta egotea, izaera berria izatea, interakzioa eta parte-hartze modu berriak eskaintzea eta inguruneko baliabide material edo inmaterialen ustiapena.
Kalekak Internet bidez jasoko ditu proposamenak, eta balorazio eta hautaketa prozesua 2017ko otsailaren 1etik martxoaren 31rarte burutuko dute. «Proposamen eskaera bakoitzari emaitza posta elektroniko bidez jakinaraziko zaio».