Gaur
2017-01-16

Ikasgela moduan erabiltzen ari dira hileon Elai-Alai areto txikia

Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikiak ikasgela itxura hartuko du hileon. Azterketa garaia dela eta, liburutegiaz gain, beste gune bat jarri nahi izan dute herritarren eskura, bertan ikas dezaten.

IMG_0162

Hala, astelehenetik barikura, liburutegiko ikasmahaiekin nahikoa ez denean, areto hori zabalduko dute. Asteburuetan, berriz, honakoa izango da ordutegia: zapatuetan, 15:00etatik 20:00etara, eta domeketan, 10:00etatik 14:00etara.

Urtarrilaren 7an ezarri zuten ordutegi berezi hori, eta hilaren 22ra arte mantenduko dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*


*

IKUSIENAK