Herritarrek kiroldegia doan probatzeko aukera dute hileon
Aulestiko Udalak hilabete honetan kiroldegia doan probatzeko aukera eskainiko die aulestiarrei. Kiroldegian sartzeko txartelak udaletxeko idazkaritzan eskuratu behar dira, eta bizilagunek 06:00etatik 22:00etara dute kirola egiteko aukera.Udalak erabilt...
Udalak erabiltzaileen segurtasuna hobetu asmoz, zenbait hobekuntza egin berri ditu kiroldegian. Hain zuzen ere, sauna jarri dute, eta makina batzuk konpondu dituzte. Horregaz batera, bizikleta estatiko berria ere jarri dute.
Desfibriladoreak
Era berean, kirola egiten dutenen zein edozein herritarren zerbitzura desfibriladore erdiautomatikoak jarri dituzte. Horretarako, 6.559,01 euroko aurrekon- tua eduki du udalak.
Beste alde batetik, probalekua ere konponduko du udalak, eta 5.669, 30 euro bideratuko ditu gune horretan egingo dituzten lanetara.
Guztira, 19.987, 74 euroko inbertsioa aurreikusita dauka udalak kiroldegiko eta probalekuko lanetarako. Kopuru horretatik 8.994, 48 euro Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailaren Kirol Zerbitzutik jasotako laguntzarenak dira.