Construcciones Torrontegiren astoa nagusitu da Erregenetako probetan

50. Erregenetako asto probak hartu ditu egunotan Mendatako udal probalekuak. Iaz Bermeora joan bazen ere, aurten Gamiz-Fikara joan da Mendatako manta. Hamabi astoren artean, Construcciones Torrontegiren astoa nagusitu baita, 64 untza, 3/4 eta 3,75 metro egin ostean. Miren Olabarrietaren astoak egin du bigarren (54 untza, 1/2 eta 2,40 metro) eta hirugarren Urrola sailkatu da (59 untza eta 1,95 metro). Hirurak Gamiz-Fikakoak dira.

50 urte bete dira ofizialki Erregenetako asto probak lehenengoz antolatu zituztenetik, eta urte horietan guztietan, hainbat izan dira asto probez gozatzera Mendatako probalekura bertaratutakoak. Oilargane Kirolzaleak elkarteko David Zabalak azaldu duenez, urteurren honetan zerbait berezia egin gura izan dute; batez be ekonomikoki proba lagundu izan dutenak, probatara bertaratzen direnak eta komunikabideak, besteak beste.

50 urte bete dira Erregenetako asto probak lehenengoz antolatu zituztenetik, eta zerbait berezia egin gura izan dute”

Aurten ere, lau egun iraun ditu txapelketak, eta domeka arratsaldean elkarteko kide izandako Kepa Zabalari omenaldia egin zioten. Halaber, Jose Mari Aranguena ere izan dute gogoan. Urte askoan ibili izan da Aranguena probak antolatzen, bera bakarrik.

Horrez gain, aurreko urteetako programak eta argazkiak biltzen zituen ikusentzunezko bat proiektatu zuten, eta bertaratutako denek luntxarekin gozatzeko aukera izan zuten.
Giro ederrean joan da aurten ere txapelketa, baina parte hartzeak behera egin du. Gazteak erakarri asmoz, elkartean parte hartzeko gonbidapena egingo diete herriko gainontzeko elkarteei.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

IKUSIENAK