Muxikako auzoetatik zehar, 154 argazkitan
Muxikako argazki lehiaketara aurkeztu dituzten lan guztiak bildu eta erakusgai jarri dituzte Zubieta Errota Kultur Etxean. Erakusketa urtarrilaren amaiera arte egongo da ikusgai, astelehenetik barikura.Geure ingurue geure bazterrak gai hartuta, Muxikak...
Muxikako argazki lehiaketara aurkeztu dituzten lan guztiak bildu eta erakusgai jarri dituzte Zubieta Errota Kultur Etxean. Erakusketa urtarrilaren amaiera arte egongo da ikusgai, astelehenetik barikura.
Geure ingurue geure bazterrak gai hartuta, Muxikako txoko eta auzoak erretratatu dituzte herritarrek. Herrikoak zein Busturialdeko bizilagunak, hainbat izan dira Muxikako Udalak antolatutako argazki lehiaketagaz bat egin dutenak. Guztira, 26 pertsonak parte hartu dute lehiaketan, eta horien guztien lanak ikusgai jarri dituzte Zubieta Errota Kultur Etxean.Argazki lehiaketarako aurkeztutako 154 argazkiak batu, eta paneletan jarri dituzte. Zubieta Errotan ikusi ahalko dira, urtarrilaren amaiera bitartean. Erakusketa bisitatu gura duenak zabalik izango du astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara.
Ikusgai dauden lanen artean daude irabazleenak ere. Aurtengo lehiaketaren sarituak zeintzuk diren azaroan jakinarazi zuten antolatzaileek. Lehiaketara aurkeztutako argazkirik onena Aitor Gonzalez gernikarrarena zela ebatzi zuen epaimahaiak.
Muxikako argazkirik onena, aldiz, Karmelo Ibarretxerena izan da, eta bildumarik onenaren saria Fernando Pereak hartu du. Saritzat Muxikako jatetxe batean bi lagunentzako afaria edo bazkari bana hartu dute irabazleek.
Nagusiek bakarrik ez, gaztetxoek ere argazki lehiaketan parte hartzeko aukera izan dute; eta horientzako ere aparteko sari bat egon da.
Hala, gaztetxoen artean argazkirik onenaren saria Arai Jaio muxikarrak hartu du. Hain zuzen, 60 euroko bonua jaso du, argazkilaritzarako materiala erosteko.
Argazkiak egutegian
Muxikako argazki lehiaketan parte hartu duten denek bere lekua izan dute 2017rako udalak kaleratu duen egutegian. Izan ere, horien guztien argazki bana erakusten du egutegiak. Bilduma onenaren kasuan, aldiz, bi argazki aukeratu dituzte.