Kalean Eguna elkartasun jaia ospatuko dute bihar, Gaztetxean
Ondarroako Gazte Asanbladak Tolosako gazteei elkartasuna adierazteko antolatu dute jaia. Ekintzak eguerdian hasiko dira, eta gaueko punk kontzertuekin amaituGazteak kalean: Muntaia polizialik ez!!! lelopean, Kalean Eguna elkartasun jaialdia ospatuko du...
Ondarroako Gazte Asanbladak Tolosako gazteei elkartasuna adierazteko antolatu dute jaia. Ekintzak eguerdian hasiko dira, eta gaueko punk kontzertuekin amaitu
Gazteak kalean: Muntaia polizialik ez!!! lelopean, Kalean Eguna elkartasun jaialdia ospatuko dute bihar, Ondarroako Gaztetxean. Ekintzak eguerdian hasiko dira, eta gauera arte luzatuko dira.Ekintzak 12:00etan hasiko dira, hitzaldiagaz. Eta, ostean, gazte poteoa egingo dute.
14:30ean bazkarian batuko dira jaian parte hartuko dutenak. Eta jakitera eman dutenez, bazkalostean kantaldia egingo dute.
Jaia gaueko kontzertuek itxiko dute. Horretan, Oztopo Ibarrako punk taldea eta Parrazta Zumaiako punk taldea igoko dira gaztetxeko oholtzara.
Gazteei babesa adierazteko
Ondarroako Gazte Asanbladako kideek bihar egingo duten jaia Tolosako gazteei elkartasuna adierazteko izango dela jakitera eman dute.
Izan ere, Tolosako bost gazteri guztira hogei urteko kartzela zigorra eskatzen diete. Diotenez, kartzela zigor eskaera hori «muntaia polizial» baten ondorio da. Horren guztiaren harira, Gazteak Kalean plataforma sortu zuten, eta erantzun kolektibo bat ematea beharrezkotzat jo zuen plataformak. «Gazteak kalean geratzeko denon ekarpena beharrezkoa da; elkartasuna eta konpromisoa bildu behar dira».
Bateko eta besteko herrietako gazteen elkartasun keinuak jasotzeaz gain, Tolosako gaztei laguntzeko Gazteak Kalean kamisetak atera zituzten, «errepresioari aurre egiteko». Eta OGAko kideek jakitera eman dutenez, kamiseta horiek salgai egongo dira bihar, Ondarroako Gaztetxean.