Urteroko hitzorduari hutsik egin barik atera dira kalera, herria beraien ahotsez eta palu hotsez janzteko. Kaleko hotza ez da oztopo izan palua eskuan hartu, eta abestera ausartzeko.
Pasealekuan hasi dute bidea
Elai-Alai dantzari taldeak eta Gazteak Kultur Elkarteak jarritako hitzorduagaz bat egin dute hainbat umek gaur goizean, Gernika-Lumon. Hala, 12:30ean bilduta, batzuek erregeen etorrera abestu dute, eta, beste batzuek, bitartean, zorroa eskuan hartuta, diru bilketa egin dute.
Samaitz gozoki dendaren aurrean egin dute lehen geldialdia, urtero legez.