Gabonak Gabon
Ohi legez, ilusioz eta elkartasunez beteriko ekimen eta ekintza askoren irudiak utzi dituzte Gabonek han eta hemen.Gabonak ekintzaz bete etorri dira beste behin ere, zorion, ilusio eta ongietorri mezuekin. Antzerki, tailer, ikuskizun, kalejira, film, j...
Ohi legez, ilusioz eta elkartasunez beteriko ekimen eta ekintza askoren irudiak utzi dituzte Gabonek han eta hemen.
Gabonak ekintzaz bete etorri dira beste behin ere, zorion, ilusio eta ongietorri mezuekin. Antzerki, tailer, ikuskizun, kalejira, film, jolas parke, ludoteka, mendi irteera, lehiaketa, Olentzero eta Mari Domingi, opari, ezer ez da falta izan ume zein nagusiek jai egunez gozatzeko.Ohiturari eutsiz, euskal preso zein iheslariekiko elkartasun mezuak ozen entzun dira hainbat udalerritan.
Era berean, abenduaren 31n Gernikarrok salatzen dogu. Euskal Presoak Euskal Herrira ekintzagaz bat egin zuen Gernika-Lumoko Udalak, eta udal talde guztien adostasunez euskal preso eta haien senideek «sistematikoki pairatzen» dituzten giza eskubideen urraketak bukatzeko eskatuz mozioa onartu zuten. Elkartasun zozketan 3.361 zenbakia izan da sariduna (0.090 eta 7.031 ordezkoak).
Errege kabalgatek hartuko dituzte gaurkoan udalerriak, ume eta gaztetxoen gozamenerako.