'Aldapeko Ahuntz Esnekiak' proiektuak irabazi du III. Enpresa Ideia lehiaketa
Maddi Amezaga errigoitiarrak jaso du 3.000 euroko lehen saria, eta Legendika Zuazua gernikarrak, berriz, 2.000 euroko bigarren saria. Guztira, zazpi ideia aurkeztu dituzte aurten lehiaketaraBarikuan banatu zituzten Mundakako Tribisarrospe Kultur Etxean...
Maddi Amezaga errigoitiarrak jaso du 3.000 euroko lehen saria, eta Legendika Zuazua gernikarrak, berriz, 2.000 euroko bigarren saria. Guztira, zazpi ideia aurkeztu dituzte aurten lehiaketara
Barikuan banatu zituzten Mundakako Tribisarrospe Kultur Etxean Busturialdeko III. Enpresa Ideia lehiaketaren sariak. Hala, Maddi Amezaga Arriagaren (Errigoiti, 1996) Aldapeko Ahuntz Esnekiak proiektuak jaso zuen sari nagusia; 3.000 eurokoa, hain zuzen.Guadarrama arrazako ahuntz-esneki ekologikoak ekoiztea du helburu Amezagak aurkeztu duen ideiak: antxumea, jogurta, esnekiak eta gazta, besteak beste. Amezaga Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoan teknikaria da.
Bigarren saria Legendika Zuazua Romerok (Gernika-Lumo, 1991) jaso du: 2.000 eurokoa. Nagusialde proiektuagatik jaso du, hain zuzen, bigarren saria. Dementziadun pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzea proposatzen duen ideia aurkeztu du; arlo kognitiboa, emozionala, konduktuala eta soziala landuz etxez-etxeko arreta psikologikoa emanez. Psikologian graduatua da Zuazua, Osasun Psikologia Orokorreko masterra, Neuropsikologian aditua graduondokoa eta psikogerontologian espezialista graduondokoa ere baditu.
Guztira, zazpi izan dira Busturialdeko Enpresa Ideia lehiaketara aurkeztu dituzten ideiak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurten ez dute lehenengo sektoreari lotutako saririk banatu, ideia irabazlea lehen sektoreari lotutakoa baita.