Gurasoen eta seme-alaben arteko euskarazko igorpena indartu eta gurasoen artean euskara praktikatzeko eta erabiltzeko ohiturak eta gaitasuna indartzea du helburu Gurasolagunek. Hori guztia praktikan jartzeko, ikasturteko lehengo hitzordua izan zuten atzo Bermeoko gurasolagunek.
Gurasolagunak Montse Alonsoren azalpenak entzuten
Nagusi eta umeen artean, 15 lagun inguru batu ziren Euskal Gunean. Montse Alonsoren laguntzagaz, gabonetako apaingarriak egiten ibili ziren. Gurasoek eta seme-alabak elkarrekin, asko ikasteko eta ondo pasatzeko aukera izan zuten atzo.
Gurasoak eta umeak elkarrekin gabonetako apaingarriak egiten