130 bat lagunek egin dute Egia-Iriondo martxa
Egia-Iriondo memorialaren antolatzaileek adierazi dutenez, espero baino jende gehiagok parte hartu du kirol proban. «Pentsatzen genuen baino jende gehiagok parte hartu du», azaldu dute. Berriatutik 40 bat lagunek irten zuten, eta Ondarroako Alde Zaha...
Ibilbidean zehar jendea gehitzen joan zen. «Umeei Kamiñazpin sartzeko gomendio egin genien, eta dirudienez, Kamiñazpitik sartu zen jende gehiena».
Martxa auto biren artean egin zuten, eta ez zen inolako arazorik egon. «Giro polita egon zen. Jende guztiak argi eduki zuen errepidearen eskumako aldetik egin behar zela aringa-aringa, eta hori ondo errespetatu zuen jendeak».
Bestalde, parte hartzea bultzatu behar dela nabarmendu dute antolatzaileek. «Argi dago parte- hartzea bultzatu eta ikusleak gerturatzea nahi baldin bada, hor atzetik nahikoa lan egin behar da. Eta hori bultzatzeko lanik ez baldin bada egiten, galduko den gauza bat izango da. Ea datorren urtera begira gauzak ahal ditugun ondo egin, eta jende gehiago etortzen den».