Eako umeak Olentzerori gutuna idazteko batuko dira bihar
Pauso Txikiak guraso taldeak antolatuta, Eako umeak Olentzerori gutuna idazteko elkartuko dira bihar goizean.
Eskolondon idatziko dituzte haien gutunak, 11:00etan hasita. Bakoitzak bere gutuna eraman, eta haien eskariak idatzi, eta gutuna nahi duen moduan marraztu edota apainduko du.
Jakitera eman dutenez, gutunak amaitu ostean, haurrentzako hamaiketakoa prestatuko dute.