Adin guztietako 220 dantzari batu ziren zapatuan, Bermeoko Artza frontoian egin zen
Busturialdeko 30. Dantzari Egunean. Bermeo, Busturia, Gautegiz Arteaga, Forua eta Mundakako dantzariek egin zuten emanaldia.
Talde guztiak batera hasi zuten ikuskizuna, Dantzari dantza, agurra, makil txiki, boastitzea eta kaxkarotak dantza egiten. Ondoren, dantza talde bakoitzak bakarkako erakustaldia egin zuen, Euskal Herriko dantza ezberdinak eginez, dagozkien jantziekin.