Busturialdeko 30. Dantzari Eguna ospatuko dute dantzari nagusiek
zapatuan. Alkartasuna Dantza Taldea aurten 40.urteurrena ospatzen ari dela eta,
Bermeon jarri dute hitzordua.
Iaz, dantzariak Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian
19:30etik aurrera izango da dantza ikuskizuna,
Bermeoko Artza frontoian. Urtero legez, honako taldeek parte hartuko dute: Mundakako
Egunsenti, Busturiko
Irrintzi Alai, Foruko
Urdaibai, Gernikako
Elai-Alai, Bakioko
Itxas-Alde, Gautegiz Arteagako
Artie eta Bermeoko
Alkartasuna Dantza taldea.
220 dantzari inguru batuko dira zapatuan Bermeon. Hala, egun horretan,
ordu eta erdi inguruko emaldi batean, dantza ugari eta askotarikoak ikusteko aukera paregabea egongo da Artza frontoian. Talde guztietako dantzariak batera hasiko dute dantza ikuskizuna hurrengo dantzekin: Dantzari dantza, agurra, makil txiki, boastitzea eta kaxkarotak. Ondoren, dantza talde bakoitzak 10 minutuko erakustaldia egingo duela esan du Alkartasuna Dantza Taldeko presidente Gaizka San Pedrok.
Busturialdeko Dantzari Eguna “egun berezia” izaten dela dio San Pedrok: “Aspaldidanik harreman oso estua daukagu eta umeena zein nagusiena, guztiak batzeko egun bereziak izaten dira”.
Dantza ikuskizuna amaitu ostean, festarako tartea hartuko dute dantzariek.
Bermeoko Kafe Antzokian batuko dira elkarrekin afaltzeko; 192 lagun inguru egongo direla jakinarazi dute. Ondoren, dantzan jarraituko dute
Akerbeltz erromeriagaz, antzokian bertan.