2. Belaunaldiarteko martxa egingo dute Gautegiz Arteagan, zapatuan
Gautegiz Arteagako Helduen Elkartearen ekimenez, eta udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, adin desberdinetako herritarrak elkartuko dira ibilaldian. Guraso zein aiton-amonak haien seme-alaba eta lobekin joatera animatu dituzte.
Zahartze aktiboa zein belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko helburua dauka martxak. Horretarako, bi ibilbide prestatu dituzte. Luzeena 5 kilometrokoa da, eta laburrena eta errezena, berriz, 2 kilometrokoa.
Partaideak Herriko Enparantzan dagoen Helduen Elkartearen parean elkartuko dira, eta han hasi eta amaituko dute martxa. Ibilaldi luzeena egitera doazenentzat 10:00etan jarri dute hitzordua, eta ordu erdi beranduago irtengo dira beste ibilbideko herritarrak.
Nagusiek euro bana ordaindu, eta Kultur Etxean izena eman behar dute.