Sexu eraso bat salatu dute Bermeon
Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakume batek sexu erasoa jaso duela salatu du Bermeon.
Astelehenean jarri zuen emakumeak salaketa, eta Ertzaintzak ikerketa abiarazi du. Momentuz, ez dute datu gehiagorik eman.
Bestalde, genero indarkeria egotzita Ertzaintzak gizonezko bat inputatu du Bermeon. Segurtasun sailetik azaldu dutenez, astelehenean bertan, 22:30ak aldera, gertatu zen erasoa Bermeoko Artike Bidean. Lehenengo udaltzaingoa agertu zen etxebizitzan, eta geroago ertzainak joan zirela diote.
Azken erasoak salatu aldera, Sareginek Bermeoko Feministen Sareak Erasorik ez! lemapean, elkarretaratzea deitu du biharko. 19:30ean jarri dute hitzordua Lamerako harrizko bankuan. Euria baldin bada, elkarretaratzea Taraskan egingo dutela azaldu dute.