Goi Zale mendi taldeak 38. ibilaldi neurtua egingo du domekan
Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak antolatuta, 38. ibilaldi neurtua egingo dute urriaren 23an, domekan.08:30ean hasiko da martxa, Goi Zaleren lokaletik. 21,5 kilometroko ibilbidea egingo dute mendizaleek, eta bidean jana eta edana emango dute. Ibilb...
08:30ean hasiko da martxa, Goi Zaleren lokaletik. 21,5 kilometroko ibilbidea egingo dute mendizaleek, eta bidean jana eta edana emango dute. Ibilbidea honakoa izango da: Gernika-Lumo (Goi-Zale)Billakario GerekizBizkargi (555 m)Arburu (550 m), eta bueltan berriro Goi-Zaleren lokalera.
Ibilaldi neurtuan parte hartu gura duenak izena aldez aurretik eman dezake, Goi Zaleren lokalean, martitzen eta eguenetan, 20:00etatik 21:30era. Telefonoz deituta ere egin dezake, 639 64 67 23 eta 94-625 84 78 zenbakietan, edo goizale@goizale.com helbide elektronikora idatziz. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, lokalean bertan, 08:00etatik 08:30era.