Berbalagun egitasmoaren
ikasturte berriaren aurkezpena egin zuten atzo. Lagun artean euskara eginez, egunerokotasunean euskara erabiltzeko erraztasuna hartzen dute berbalagunek. Horregatik, aurtengo ikasturtearen
leloa Praktikatu eta bizi dela azaldu dute.
Bermeoko Udaleko eta euskaltegietako ordezkariak Berbalaguneko dinamizatzailegaz batera, atzoko aurkezpenean
Euskararen erabilera bultzatu eta indartzeko ekimena da Berbalagun. Euskara zinegotzi Juan Karlos Agirreren arabera, “eskoletatik eta euskaltegietatik kanpo, lagunarteko giroan, euskara praktikatzeko aukera ematea da helburua”.
Astean behin batzen dira, “gustuko duten jardueraren bat edo beste egiteko”. Aurten, momentuz, bost talde daudela esan du Berbalaguneko dinamizatzaile Marimar Hernandezek, hala ere, gehiago sortuko direlakoan dago.
Elkarlanean egiten den egitasmoa dela gogorarazi dute, hainbat eragileren parte hartzeagaz: Bermeoko Udalaren Euskara Saila, Gotzon Garitaonandia euskaltegia, AEK eta Hizkuntza Eskola.
Urtez urte aberastuz joan den egitasmoa dela esan dute, eta parte hartzaileen aldetik harrera “oso ona” daukala nabarmenduta. Agirreren esanetan, “Berbalagunek ikasitakoa era natural batean adierazteko aukera ematen diela esaten dute parte hartzaileek”.
Berbalagunen parte hartzeko
euskaraz berba egiteko gogoa baino ez dela behar adierazi dute, beste behin ere. Euskara ikasten ari direnentzat, zein euskaraz dakitenentzako zuzendutako egitasmoa da, gainera. Hala,
euskara dakitenen beharra azpimarratu dute, “ikasten ari direnen bidelagun baitira taldeetan”. Aipatu egitasmoa martxan jartzeko, hortaz,
bidelariak “ezinbestekoak” direla aipatu zuen euskara tenikari Maite Alvarezek.
Bestelako jarduerak
Berbalagun, hala ere,
berba taldeak osatzea baino gehiago dela gogorarazi zuten atzoko aurkezpean. Izan ere, ikasturtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte, “arrakasta handia izaten dituztenak, gainera”. Aurtengo ikasturtean ere, bestelako jardueren programa zabala eskainiko dutela esan dute: Berbaldiak, esku lanen tailerrak, irteerak, topaketak… Horrez gain, euskaraz egiten diren ekimenetan ere parte hartzen dute berbalagun askok; irakurleen txokoan edota Miñe Lamiñen, esaterako.
Bestalde,
gurasoek eta seme-alabek elkarrekin euskaraz egiteko aukera izan dezaten,
Gurasolagun ekimenak jarraipena izango du.
3 eta 8 urte bitartean dituzten seme-alaben gurasoei zuendutako egitasmoa da. Gurasoen eta seme-alaben arteko
euskarazko igorpena indartu eta
gurasoen artean euskara praktikatzeko eta erabiltzeko ohiturak eta gaitasuna indartzea du helburu Gurasolagunek. Lehenengo ekimena azarorako antolatuko dute.
Berbalagun info! buletinagaz ere jarraituko dute, eta horren baitan lehiaketagaz; udazkenekoa, negukoa eta udaberrikoa izango dira.
Ikasturteko lehenengo buletina azaroan zabalduko da, eta azaroaren 7tik 25era bitartean pate hartu ahalko da lehiaketan.
Herritarrei gogorarazi gura izan die edozein momentutan eman ahal dutela izena herriko euskaltegietan, udaleko euskara sailean edota dinamitzaileari deituta (607 609 580).