'Freeport' nobela beltza aurkeztu du Odriozolak
Ander Odriozola ondarrutarrak Freeport izeneko bere lehen nobela beltza aurkeztu zuen atzo, Donostiako Elkar aretoan. Helduentzako kontakizuna Ondarroan kokatu du, eta Ondarroako Udalak antolatzen duen Amuak literatur jaialdian ere aurkeztuko du.