Musikak, jatekoak eta giro herrikoiak hartuko dituzte Gernika-Lumoko kaleak
Zapatu honetan ospatuko den Euskal jaian, sukalkia eta Errioxako Ardoa izango dira azoka bereziaren protagonistak. Goizean hasita, musika, dantzariak, herri kirolak, bazkari herrikoia eta erromeria egongo dira, giro alaia egun guztian zehar nagusitu dadin.
Jaieguna 09:00etan hasiko azoka bereziarekin. Zapaturo egon ohi diren eskualdeko hamahiru baserritarrak egongo dira Urdaibaiko ortuariak eskaintzen. Artisauek ere bere lekua izango dute azoka honetan, otzaragintza, zeramika eta antzeko produktuen eskaintzarekin. Patea eta eztia bezalako goi mailako jakiak ere egongo dira aukeran. Haurrentzako jolasak ere ez dira faltako egun guztian zehar.
Txupinazoa 12:00etan izango da, Merkurio iturrian. Honen ostean, kupela zabalduko da, bertaratzen direnei sagardoa eskaintzeko, intxaurrekin lagunduta. Gosea direnentzako, taloen txosna ere egongo da goizean zehar.
Bitartean, herriko kaleak musika eta abesti doinuez beteko dira, Euskal Herriko Kantaguneak bilduta, hainbat herritako kantuzale Gernika-Lumoko kaleetatik ibiliko delako. Elai Alai dantzari taldeak eta Legazpiko Korosti dantza taldeak ere emanaldiak eskainiko dituzte. Bestalde, Segundo Olaeta Musika Eskolako trikitilariak, txistulariak eta Euskal Fanfarriak kalejiran parte hartuko dute.
Bazkaldu aurretik, 13:30etan, Piratak Herri Kirol taldeak ikuskizuna eskainiko dute Artekalen. Bien bitartean, Elai-Alai dantzari taldeak Erregelak dantza emanaldia egingo du Merkurio iturrian.
Bazkari herrikoia Merkatu Plazan izango da, 15:00etatik aurrera. Indabak, bakailaoa, postrea, ardoa eta kafeaz osatutako menuak 15 euroko prezioa izango du. Tiketak eta jai zapiak Turismo Bulegoan, Lagun Etxean, Azokoa eta Etxarte tabernetan daude salgai.
Arratsaldean zehar jai giroak jarrai deza, umeen txokoa egongo da Merkatu Plazan, eta 19:30etatik aurrera jaia herriko kaleetara itzuliko da Patxaranga fanfarriaren eskutik.
Bukatzeko, Honat taldearen erromeriak gaua alaituko du 21:30etatik aurrera Pasealekuan.
Zapatuko egitaraua
-09:00etan, azoka berezia, Merkatu Plazan.
-10:00-15:00 bitartean umeen txokoa, Merkatu Plazan.
-12:00etan txupinazoia Merkurio Iturrian.
-Ostean, Kupela zabaltzea eta sagardo eta intxaur eskaintza; Euskal Herriko Kantagunea, dantzariak eta kalejira.
-13:30etan, herri kirolen erakustaldia, Artekalen.
-14:00etan, Erregelak ElaiAlai dantzari taldearen eskutik, Merkurio inguruan.
-15:00etan, herri bazkaria, Merkatu Plazan.
-15:30-19:00 bitartean umeen txokoa, Merkatu Plazan.
-19:30etan, turutada Merkatu Plazatik hasita.
-21:30 Erromeria Pasealekuan.