Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez, udaltzaingoak
Zarragoitxiko igogailuan kalteak eragin dituen
pertsona identifikatu du, s
egurtasun kamaren bidez; gazte bermeotar bat dela azaldu dute.
Diligentziak ireki dituztela azaldu dute udaletik, gaia epaitegira bideratzeko.
Zarragoitxiko igogailuko kalteak
Benito Ibarrolaza segurtasun eta zerbitzu zinegotziak azaldu duenez, “joan den
irailaren 10ean, goizaldean, pertsona batek Zarragoitxiko igogailuan kalte handiak sorrarazi zituen.
Pibote batekin aritu zen igogailuaren ateari kolpeak ematen”. Horren ondorioz, igogailuaren ateak eta kristalak apurtuta daudela esan du, eta
igogailua blokeatuta geratu da. Modu horretan, Zarragoitxiko auzokideak igogailu barik geratu dira hainbat egunean.
Gertaera horren berri izan ostean, udaltzaingoak neurriak hartu eta segurtasun kamaren irudiak aztertu ditu, eta kalteak eragin dituen pertsona identifikatu ahal izan dute.
Lehenengo balorazio baten arabera, kalteak
1.700 euroko inguruko kostua izango luke. Aipatu dutenez, identifikatutako
pertsonaren datuak eta kalteen balorazioaren txostena epaitegira bidaliko dute, “behar diren ardurak eskatzeko”.
Mota horretako gertaerak saihesteko “hausnarketa egitea beharrezkoa” dela uste du Ibarrolazak: “Mota horretako ekintzak gure herriko eta herritarren ongizatearen aurkakoak dira eta kostu handia dute herriarentzat”. Horregatik, “errespetua” eta “ardura” eskatu ditu, “horrelakoak gerta ez daitezen”.