Pello Bilbaok seigarren egin du Vueltaren hamabigarren etapan
Pello Bilbao Caja Ruraleko txirrindulariak seigarren postua eskuratu zuen atzo Bilbon bukatu zen Vueltaren hamabigarren etapan.Esprintean erabaki zen etapan Jens Keukeleirek nagusitu zen. 4 ordu, 30 minutu eta 43 segundotan burutu zuen Los Corrales de ...
Esprintean erabaki zen etapan Jens Keukeleirek nagusitu zen. 4 ordu, 30 minutu eta 43 segundotan burutu zuen Los Corrales de Buelnan hasitako 193,2 km-ko etapa. Maxime Bouet frantziarra sailkatu zen bigarren, eta Fabio Felline italiarra izan zen hirugarrena.
Gaur gaurkoz, Nairo Quintana kolonbiarra da sailkapenburu, Christopher Froome da bigarrena 54 segundora eta Alejandro Valverde espainiarra Quintanarengandik minutu 1 eta 5 segundora dago.
Bilbao 84. postuan dago sailkapen orokorrean.
Txirrindulari gernikarra maila ona erakusten ari da Vueltan. Domekako etapan, esaterako, bederatzigarren sartu zen helmugara, David de la Cruzek irabazi zuen etapa, eta Bilbao minutu 1 eta 4 segundora sailkatu zen.
Nafarroan helmuga
Gaurko etapa Bilbon hasiko da, eta Nafarroako Urdax-Dantxarinea herrian amaituko da. 213,4 km-ko ibilbidea egingo dute txirrindulariek euskal errepideetan barrena.