Busturiko josketa taldekoen lanak ikusgai daude
2015-2016 ikasturtean Busturian josketa ikastaroan parte harte zuten lagunek ikasturtean egindako lanak erakutsi gura izan dituzte. Hala, erakusketa bat jarri dute herritarrek horiek egindakoak ikusi ahal izateko. Busturiko Altamira Etxeko Kultur Etxea...
2015-2016 ikasturtean Busturian josketa ikastaroan parte harte zuten lagunek ikasturtean egindako lanak erakutsi gura izan dituzte. Hala, erakusketa bat jarri dute herritarrek horiek egindakoak ikusi ahal izateko. Busturiko Altamira Etxeko Kultur Etxean jarri dituzte ikusgai lanak. Irailaren 15era bitartean bisitatu ahalko da erakusketa goizez eta arratsaldez: 09:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 20:30era. Soinekoez gain, Busturiko buruhandiak ere ikus daitezke erakusketan.