Segurtasuna hobetzeko lanak egingo dituzte Ibarrangelun
Segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu asmoz, hobekuntzak egingo ditu Ibarrangeluko Udalak Elexaldeko erdigunean. Obrak udazkenean egin gura ditu udalak, eta, bitartean, obrei buruzko erakusketa publikoa ipini du udalak, herritarrek ere beren iritzia eman dezaten. Udal arduradunek azaldu dutenez, ekarpen guztiak kontuan hartuko dituzte.