Pauso garrantzitsua eman du talde bermeotarrak TKE ligan Portugaleten irabazitako bi banderakaz.
192 puntugaz sailkapen buru jarri da, eta
Hondarribia aurkari zuzenari
bi puntuko aldea ateratzen dio gaur gaurkoz.
Denboraldia amaitzeko bi jardunaldi bakarrik geratzen zaizkie, eta horietako bat
etxean lehiatuko dute bermeotarrek
irailaren 17an. Azken estropada
biharamunean jokatuko dute
Portugaleten.
Aurretik baina
urteko hitzordu berezienetakoa dute.
Eguenean Kontxako banderaren sailkapen estropada lehiatuko dute,
18:00etan hasita (17:30ean hasiko da emakumezkoena).
24 talde ariko dira gizonezkoen lehian, baina, horietatik zazpirentzat lekua baino ez da egongo irailaren 4an eta 11an. Bi multzotan banatuta, erlojuaren kontrako proba egingo dute.
Asteburu bikaina
19 minutu, 20 segundo eta 22 ehunenetan amaitu zuen Urdaibaik atzoko estropada.
Orio bigarren txandako irabazlea sailkatu zen
bigarren zazpi segundo eta 46 ehunenera.
Ohorezko txandan nagusitasun osoa erakutsi zuen Bermeoko taldeak.
Hondarribiari bederatzi segundo eta 74 ehuneneko aldea atera zion, San Juani 15 segundo eta 66 ehunenekoa eta Kaikuri 37 segundo eta 24 ehunenekoa. Azken horri kalerik txarrena tokatu zitzaion eta gogor ordaindu zuten
Bizkaitarreko arraunlariek.
Zapatuan, ostera, TKE Ligako
faborito bien arteko aldea estuagoa izan zen.
19:26,32-ko denboragaz eskuratu zuen garaipena
Urdaibaik, eta
Ama Guadalupekoa ontziko mutilak
bi segundo eta 60 ehunenera sailkatu ziren.
Gainera, Gorka Aranberri Patroi Onenaren sailkapeneko buru jarri zen atzo. 15 puntu ditu Urdaibaiko patroiak, eta San Juan taldeko Endika Perez eta Unai Oliden dira sailkapeneko bigarrenak, 14 puntugaz. 11 puntugaz berdinduta daude Ioseba Amunarriz Hondarribiako patroia eta Unai Osa Zumaiakoa.
Bou Bizkaiako mutilak zapatuan, garaipena ospatzen. Argazkia: Liga San Miguel.