3-0 nagusitu zen talde bizkaitarra Real Sociedad-en kontra, atzo eguerdian.
Talde irabazleak nagusitasun osoz jokatu zuen. Eunatek 5. minutuan sartu zuen 1-0-koa, eta ordu laurdena bete aurretik, Maite Orozek egin zuen Athletic-en bigarrena (13. minutuan).
90. minutuak beteta zeudela, Eunatek sartu zuen 3-0-koa.
Iraia Iturregi kopa altxatzen. Argazkia: Athletic Club.
Sei talde
Sei taldek lehiatu dute VI. Euskal Herriko Kopa. Finalera sailkatzea lortu duten bi taldeekin batera, Gasteizko Aurrera, Ardoi, Oiartzun eta Añorga aritu dira nor baino nor gehiago.
Finalerdietan Oiartzuni 1-3 irabazita saikatu da finalera talde bizkaitarra. Maiatzaren 7an Errenterian (Gipuzkoa) jokatu zuten finarlerdia.
Gipuzkoarrak, berriz, 2-0 nagusitu ziren Añorgaren kontrako finalerdian. Andoainen (Gipuzkoa) jokatu zuten maiatzaren 25ean.