Gaur 11:00etako txupinazoagaz hasi dute hiru egunetako jaia. Goizean hasi eta eguerdira bitartean gaztelu eta tortilla txapelketak lehiatu dituzte kuadrillek.
Arratsaldean, ostera, volleyball txapelketa jokatuko dute hondartzan. Musika ere ez da faltako, karaokea eta kantu poteoa prestatu baitituzte arratsalderako. Halaber, gauean musika elektronikoagaz girotuko dute kapelen gaua.
Bihar goizetik eguerdira arte umeen jolasak egingo dituzte, eta tartean altxorraren bila joko ezaguna burutuko dute herriko txokoetan barrena.
Arratsaldean mozorro jaitsieran batuko dira ume, gazte zein nagusiak. K Tum K Batukadaren musikak girotuko du kalejira. Mozorroen jaitsieraren ondoren, frontoian elkartuko dira txokolatadan, eta iluntzean playback lehiaketa egingo dute.
Iazko mozorro jaitsiera.
Domeka eguerdian volleyball txapelketaren finala jokatuko dute hondartzan, eta paddle surf estropada burutuko dute estreinako. Estropadako lehen hiru sailkatuak sarituko dituzte.
Udako parranda nagusia behar den moduan amaitzeko, Beletxen hasita kantu poteoan elkartuko dira.
EGITARAUA:
GAUR:
- 17:00: Volleyball lehiaketa.
- 19:00: Karaokea.
- 20:00: Kantu poteoa.
- 23:00: Kapelen gaua, Dj-agaz.
BIHAR:
- 11:00-14:00: Umeen jolasak.
- 13:30: Altxorraren bila.
- 18:30: Mozorro jaitsiera.
- 19:30: Txokolatada frontoian.
- 20:30: Playback.
- 23:00: Berbena Dj-agaz.
ETZI:
- 12:00: Volleyball lehiaketaren finala.
- 13:00: Paddle surf estropada.
- 13:30-16:00: Kantu poteoa EinGo kantan eta dantzan taldeagaz (Beletxen hasita).