Udalak merkataritza eta ostalaritzari zuzendutako ikastaro bat antolatu du
Mutrikuko merkataritza eta ostalaritza sektoreari zuzendutako Berritu: zure saltokia errentagarri egin dezazu ikastaroa antolatu du Mutrikuko Udal Garapen Sailak.Irailaren 26tik 30era eta azaroaren 21etik 25era gazteleraz izango da ikastaroa, Emilio Ab...
Irailaren 26tik 30era eta azaroaren 21etik 25era gazteleraz izango da ikastaroa, Emilio Abalos aholkularitza enpresaren eskutik, eta bertan parte hartu nahi dutenek uztailaren 29 aurretik eman beharko dute izena, Mutrikuko turismo bulegoan.
Garapen Sailak aurreratu duenez, ikastaroaren helburua Mutrikuko saltokien lehiakortasuna garatuz, horien profesionalizazio maila handiagotzea izango da. Helburu hori lortzeko ikastaroan parte hartzen dutenek hainbat alorretan (gestio ekonomikoa, politika komertziala, erosketa kudeaketa, zerbitzuaren kalitatea…) heziketa zehatza jasoko dute.
Horrez gain, ikastaroan parte hartuko duten saltokien azterketa bat ere egingo dute, bakoitzak daukan egoera ikusi, eta hori hobetze aldera ekintza plan bat garatu ahal izateko. «Horiek ezartzen joateko zazpi hilabeteko tutoretza zerbitzu bat izango dute sarean».