Jone Amezaga etxean da
Zapatuan atera zen Brievako espetxetik, hamazortzi hilabeteko zigorra bete ondoren. Lagun eta senideek harrera jendetsua egin zioten; Errigoitin lehenik, eta Gernika-Lumon ondorenZapatuan, goizeko 09:00etan atera zen Jone Amezaga errigoitiarra Brievako...
Zapatuan atera zen Brievako espetxetik, hamazortzi hilabeteko zigorra bete ondoren. Lagun eta senideek harrera jendetsua egin zioten; Errigoitin lehenik, eta Gernika-Lumon ondoren
Zapatuan, goizeko 09:00etan atera zen Jone Amezaga errigoitiarra Brievako (Avila, Espainia) espetxetik, urtebete eta erdiko kartzela zigorra bete ondoren. Esperoan zituen senide eta lagunek harrera beroa egin zioten, etxerako bidea hartu baino lehen.14:00ak aldera heldu ziren Errigoitira. Bertan, hainbat herritarrek ongi etorria eman zioten bertso eta besarkaden artean. Ekitaldia jai giroan egin zuten, auzokoek prestatutako talo eta aurresku eta guzti.
2014ko abenduan errigoitiarra atxilotzeko agindua eman zutenean, bera babesteko mugimenduaren ikur bilakatu ziren aterki laranjak ere erabili zituzten zapatuan. «Gizarte libre batean bizitzeko eta salbuespen egoeragaz bukatzeko nahia» zuten hainbat herritarren ikur bilakatu zituzten aterki horiek.
Arratsaldean, berriz, Gernika-Lumon egin zioten harrera Amezagari, Arrano tabernan; jendetza batu zen han ere. Txalo artean heldu zen Amezaga, eta Onintza Enbeitaren bertsoekin batera, aitak, Xabier Arriaga Txiplas-ek eskainitakoak entzun zituen preso ohiak. Lore sorta hartu eta han batutakoei berba batzuk eskaini zien Amezagak, tabernan eskegita zegoen argazkia kendu aurretik.
Elkartasunaren ikur
2014ko azaroan eman zuen epaileak Amezaga atxilotzeko agindua. Terrorismoa goratzea leporatu zioten Amezaga, pankarta bateko batean aurkitutako hatz-markak frogatzat hartuta.
Espetxeratzeko data zehaztuta zuen arren, Jone Amezaga bilatzeko eta atxilotzeko agindua emateko eskatu zuen Ertzaintzak, eta epaileak aintzat hartu zuen eskaera. Ondorioz, Amezagak ezkutatzea erabaki zuen. Jendartera agertu zenean, herri librea dinamika martxan jarri zuten gernikarrek.
Azkenik, 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten Amezaga Gernika-Lumon, astelehenez, jendez betetako Merkatu plazan.