Otsolo eraikina eskuratu du udalak, herritarrei zerbitzu bat emateko
Uztailaren erdirako taberna zabalik egotea nahi dute. Eraikinaren goiko partean zer egin erabakitzeko herritarrei inkesta bidez galdeketa bat egingo dietela azaldu dutePeñanekua plazan dagoen Otsolo eraikina erosi du Etxebarriko Udalak, herritarrei ze...
Uztailaren erdirako taberna zabalik egotea nahi dute. Eraikinaren goiko partean zer egin erabakitzeko herritarrei inkesta bidez galdeketa bat egingo dietela azaldu dute
Peñanekua plazan dagoen Otsolo eraikina erosi du Etxebarriko Udalak, herritarrei zerbitzua emateko asmoz. Beheko partean dagoen taberna uztailaren erdirako zabaldu nahi dute, eta goiko partean zer egin, berriz, hurrengo hilabeteetan erabakiko dute.Otsoloko nagusia hil zenetik eraikina bereganatzea herritarrentzako onuragarria izango litzatekeela erabaki zuen udalak, baina orain arte ezin izan dute nahi hori gauzatu. Behin eraikina eskuratuta, Otsolo Tabernaren alokairua lehiaketaren bidez esleitzeko baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboak jasotzen dituen agiria onartu zuen maiatzaren 26an ospatutako ohiko bilkuran Etxebarriko Udalbatza Osoak. «Jaietarako taberna prest egotea nahi dugu, eta proposamenak hartzen hasi gara», azaldu du alkateak.
Goiko partea
Otsolo tabernaren alokairuak euro bateko kostua izango du. «Guk zerbitzua ematea nahi dugu, eta horretarako erraztasunak emango ditugu».
Tabernaren goiko partea udal ekipamendu ezberdinetarako erabili daitekeela ikusten du udalak. Hala ere, bertan zer egin erabakitzeko herritarrei galdetuko dietela zehaztu du alkateak. «Inkesta bat zabalduko dugu herritarrek nabaritzen dituzten premiak ikusteko eta horren arabera erabakiko da zer egin».
Behin egin beharrekoa erabakita, hurrengo urteetan proiektua gauzatuko dute. «Eraikina dagoen bezala mantendu edo berria egin beharko den ere ikusi beharko dugu».