Bizkaiko azken jauna eta
Gernika-Lumo, Elorrio edo Markina bezalako herrien fundatzailea izan zenaren sarkofagoa ekarri dute Palentziako San Frantzisko Komentutik, Gernikara. Hiribilduaren fundazioaren 650. urteurrena dela eta, Euskal Herria Museoa
Arbolaren Lekua erakusketa jarri dute ikusgai, hiribilduaren
historian zehar hainbat mendetako ibilbidea eginez.

Carmelo Fernandez kontserbatzaile eta zaharberritzailea, azalpenak ematen
Egurrez egindako XIV. mendeko pieza eder hau, lehen aldiz irten da Palentziatik. “Balio historiko handia duen sarkofago polikromatua da, bere jatorrizko koloreak mantentzen dituelako”, azaldu du
Carmelo Fernandez, Palentziako diozesiko kontserbatzaile eta zaharberritzailea.
Sarkofagoan On Tello Gaztelakoaren gorpua azaltzen da, etzanda, monje jantziekin eta ezpata baten kirtenarekin; gainontzekoa galdu egin da. Azpiko aldean, urrez margotutako irudiak daude, bere jatorriari erreferentzia egiten dioten hitzekin. Bertan, Alfontso XI. Gaztelakoaren sasiko semea eta Bizkaiko jauntxoa izan zela dio.
Sarkofagoa kasualitatez aurkitu zuten 1978an, komentuan lanak egiten ari zirela. Oinen aldean 11cmko zatia faltatzen zaio, 1958. urtean zegoen lekuan egindako lan batzuen ondorioz.