Sarek deituta, jendetzak parte hartu du Ekarriz banaz lelopean egin duten manifestazioan, dispertsioarekin amaitzeko aldarrikatuz. Gernika-Lumoko kaleak zeharkatu ostean, agerraldia egin dute, eta dispertsioak duen eragina ikustarazteko. Bukatzeko, preso eta senideen egoera testigantzekin laburbiltzen duen
Erradiografiak. Gernikako dispertsioaren ispilua liburua aurkeztu dute.
Manifestazioa Gernikako kaleetatik zehar
Merkurio plazatik abiatu da manifestazioa, 20:00etan, eta Pasealekuko auditorioan bukatu.
Presoen senide eta lagunek egin behar izaten dituzten bidaien errealitate gordina adierazteko audio grabazio batekin hasi dute ekitaldia. Gero, bertso saioa egin dute Lurdes Ondarok eta Ander Elortegik. The Uski´s taldekoek ere parte hartu dute ekitaldian, bi kantu abestuz. Publikotik, disoertsioaren ispilu diren testigantza errealak irakurri dituzte,
Erradiografiak liburuxkan bildutako testigantzak. Gurutzne Basterretxeak eta Oihana Cabellok egun dute liburuaren aurkezpena, eta berau dispertsioarekin amaitzeko tresna dela esan dute. Hala, berau hartzeko, irakurtzeko eta zabaltzeko deia egin diete herritarrei.
Ikasturtean zehar,
Ispilue proiektuaren helburua zein izan den ere gogoratu dute: “Sarekideak aktibatu, eta gutako bakoitza egunen baten dispertsioa amaitzeko helburua bete dadin inplikatzea, dispertsioarekin amaitzeko tresnak sortzea eta askok bizi duten egoera ezagutzera ematea”.
Jarraian,
Erradiografiak. Gernikako dispertsioaren ispilua liburua,
hainbat herritarrek pairatzen duten errealitatea ikustarazteko sortu duten baliabidea
, banatu diete bertaratutakoei. Dispertsioa bizi duten hamasei herritarren testigantza biltzen ditu liburuak. Gogoeta bat egin eta hurbileko beste herritar batzuek bizi duten egoeraz jabetzeko egin duten lana izan dela azaldu dute.
Herritarrak aurkeztutako liburuagaz
Proiektu honek jarraitu egingo duela adierazi, eta
dokumental bat prestatzen ari direla ere aurreratu dute hizlariek.
Ikasturte honetan,
Ispilue proiektuaren baitan burutu dituzten ekintzen baitan kokatzen dira aurkeztu duten liburua eta manifestazioa. Ekimen horren helburu nagusia,
herritarrak pentsalari pasiboak izatetik, partaide aktibo bilakatzera izan dela azpimarratu dute. Gernikako preso, iheslari eta senideen errealitatea ezagutaraztea izan da beste xedeetako bat.