Hamazortzi hilabete kartzelan eman ostean,
aske utziko dute Jone Amezaga errigoitiarra. Haren abokatu Jone Goirizelaiak adierazi duenez, “oraindik fiskalaren oniritzia falta da, baina ez luke inolako arazorik egon behar”. Beraz, hurrengo zapatuan–ekainaren 11n– utziko dute libre.
Errigoitiko gaztearen alde egindako bateratzea Gernika-Lumon
Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan izan dute errigoitiarra, 2014ko abenduaren 15ean Gernika-Lumoko merkatuan atxilotu zutenetik.
Terrorismoa goratzea leporatuta atxilotu zuten, eta
pankarta bat eusten zuen makila batean aurkitutako hatz-marka batzuk frogatzat hartuta kondenatu zuten gazte errigoitiarra 18 hilabeteko
espetxe zigorrera.
Espetxeratzeko agindua jaso, eta epaileak hamar egun eman zizkion espetxera sartzeko. Hala ere, Ertzaintzak berehala atxilotzeko agindua eman zezan eskatu zion epaileari. Hori dela eta, Jone bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen epaileak azaroaren 25ean, kartzelan agertzeko hamar eguneko epea bertan behera utzita.
Eskutura joan zen Amezaga, eta atxilotu bitartean, hainbaten babesa jaso zuen gazteak. H
erritar, abade, kazetari, irakasle, polizia eta zenbait udalek “bidegabekeria” hura salatu zuten, eta
epaiketa politikoa zela iritzita, bertan behera uzteko eskatu zuten.
Aterki laranja bilakatu zen errigoitiarra babesteko
mugimendu haren ikur. Ezkutuan eman zituen hiru asteetan,
gizarte libre baten bizitzeko eta salbuespen egoerarekin bukatzeko nahia zuten hainbat herritar hurbildu ziren Gernika-Lumora.
Libre bizitzeko hautua eginda, 2014ko abenduaren 13an eta 14an agertu zen Jone, hainbat herritarren babesarekin. Bere atxiloketa saihesteko eta bera babesteko etorritakoak hartu ahal izateko,
Herri Librea dinamika ere hasi zuten.
Jone Amezaga atxilotu zuteneko momentua
Abenduaren 15ean, eta asteburua igaro ondoren, Gernika-Lumoko merkatuan zela, kalez jantzitako poliziak Jone atxilotzen saiatu ziren, lehenbizi. Azkenena, istiluen aurkako polizien laguntza behar izan zuten. Amezaga babesten ziren herritaren eta plazan ziren lekukoen esanetan,
“aspaldi ikusi gabeko bortizkeria erabiliz” atxilotu zuten errigoitiarra.
Hiru hilabete eman zituen Amezagak Zaballako espetxean eta aste pare bat Soto del Realen. Gainontzeko zigorra Brievako espetxean eman du.