San Fidel ikastetxeko DBH 2. mailako 25 ikasle europako zenbait herrialdeetan dira aurten, Erasmus Plus egitasmoarekin. Frantziara eta Suediara joan dira, eta hitzarmena duten beste herrialdeetako ikasleak ere bertan izan dira sei egunez.
Datorren ikasturtean Poloniara, Alemaniara eta Estrasburgora joango dira, 5 ikaslez osatutako taldeetan.
Leire Ordorika eta Maria Eugenia Ugarte irakasleak dira programaren koordinatzaileak
Europar Komisioak sortutako proiektu horrek hainbat helburu ditu, baina, oinarrizkoenak, hezkuntzaren ahalmena eta garrantzia handitzea eta herrialdeen arteko lankidetza sustatzea dira. Era beran, ikasleek nerabeen kezkak,
bullyinga eta xenofobia edo aurreiritziak bezalako
gai konkretuak lantzen dituzte, gero beste herrialdeetako ikasleekin eztabaidatzeko.
“Beste herrialdeetako hezkuntza ereduak ezagutzeaz gain,
euskaldunoi buruz duten aurreiritzia aldatzeko ere balio izan digu”, azalu du Maria Eugenia Ugalde San Fidel ikastetxeko irakasle eta proiektuaren koordinatzailea.