Izaro Sub urpeko arrantza taldeko kidea izan zen Joseba Kerejeta
20 urtean, eta Bermeoko Kluba urpeko arrantza txapelketetan ordezkatu zuen nazio eta nazioarteko mailan.
Birritan izan zen
munduko txapelduna, 2008an eta 2010ean.
Joseba Kerejeta
Orain dela 47 urte Durangon jaio zen Kerejeta, eta apirilean Miamin (AEB) hil zen itsaspeko arrantza egiten. Hainbat urtean bizi izan zen Bermeon, eta Bermeoko herria beti eroan zuen bihotzean, eta harrotasunaz goraipatu zuen Bermeoren eta Klubaren izena munduan zehar. Handia izan da kirolari eta Bermeoko herriari Kerejetak egindako ekarpena.
Horregatik, Bermeoko herriak aipamen berezia egin gura dio gaur Hegaluze Saria emateko ekitaldian.