Ispilue proiektuaren barruan ekainaren 3rako prestatu duten manifestazioarako deialdia egiteko agerraldia egin zuen atzo arratsaldean Gernika-Lumoko Sarek. 20:00etan abiatuko da manifestazioa Merkuriotik.
Ekarriz banaz lemapean dispertsioagaz amaitzea aldarrikatuko dute, beste behin. Ispilue proiektuagaz beste pauso bat eman gura izan dute aurten. “Uste dugu Gernikan dispertsioa amaitzearen alde gehiengo sozial nagusi bat dagoela, modu pasiboan adierazten duena, eta guk horri buelta eman, eta modu aktiboa bihurtu gura dugu, Gernika herri moduan dispertsioa amaitzearen alde dagoela irudikatzeko. Dispertsioaren kontra dagoela, giza eskubideen alde, konponbidearen alde dagoela adierazteko. Sare hau zabaltzen jarraitzeko konpromisoa dugu hemen gaudenok, eta herritarrei animatzen diegu sare honen parte izan daitezen”
Gogora ekarri zutenez, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean pausoak ematen joatea da helburua, dispertsioa “iraganeko errealitate bat” bihurtu dadin.
Sakabanaketa horren erantzule diren Espainiako eta Frantziako gobernuek 28 urtetan dispertsioa bere horretan mantendu dutela salatu zuten sarekideek. Jendartearen iritziaren kontrako norabidean doazela nabarmendu zuten.
Gernika-Lumoko Sareko ordezkarien esanetan, lan handia dago egiteko, eta haien “txikitasunean” haien “aletxoa” jarri gura dute. Hainbat alorretako jendea inplikatzea da Sareren erronka, ezberdinen arteko sarea zabaltzen joateko: “Horretarako, ez ditugun tresnak sortzeko konpromisoa hartu dugu, eta laster, konpromiso horren lehen kimua ezagutaraziko dugu”.
Gogora ekarri zuten, gaur gaurkoz, eskualdeko sei presok jasaten dutela sakabanaketa:
Atzo arratsaldean auditorian egin zuten agerraldia.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.