Gaur emango diote hasiera Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketari
Bermeoko Eleizalde Ikastolan jokatuko da bihar kanporaketetako bat. Udabarriko Faseko bosgarren kanporaketan Aissa Intxausti Aburruza lekeitiarra laugarren geratu da, 161,5 puntugazGaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Lau kanporak...
Bermeoko Eleizalde Ikastolan jokatuko da bihar kanporaketetako bat. Udabarriko Faseko bosgarren kanporaketan Aissa Intxausti Aburruza lekeitiarra laugarren geratu da, 161,5 puntugaz
Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Lau kanporaketa jokatuko dira asteon; horietako bat Bermeok hartuko du. Bihar izango da Eleizalde ikastolan, 15:00etan.Txapelketa, baina, gaur hasiko da Getxoko Azebarri kultur elkartean. Maiatzaren 5ean, berriz, Deustuko Berbaizu euskara elkarteak jokatuko da hirugarren kanporaketa, eta laugarrena eta azkena, barikuan izango da, Elorrioko Txintxirri ikastolan.
Kanporaketa horietan sailkatzen diren bertsolari gazteek finala jokatuko dute maiatzaren 22an, Getxon.
Hainbat ariketa
Bertsolariek kanporaketetako saioetan zenbait ariketa egin beharko dituzte. Hala, berba bati bertsoa egin beharko diote, gehienez, hamarreko handian; lau oinak emanda, bertso bat egin beharko dute, eta ofiziotan bina bertso egin beharko dituzte, zortziko handian.
Ondoren, aurrera egiten duten bertsolariek beste bi ariketa egin beharko dituzte: ofiziotan, bina bertso, zortziko txikian; eta kartzelako lana, bakarka, gai bati bertso bat, gehienez, hamarreko handian.
Maiatzaren 22an Getxoko Fadura kiroldegian jokatuko den finalerako, egun osoko egitaraua antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Goizean, lehenik eta behin, idatzizko txapelketa egingo dute, eta ostean, bat-bateko finala jokatuko dute finalera sailkatu diren bertsolariek. Eguerdian, bazkaltzeko aukera izango dute; bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eu webgunean lor daitezke.
Bazkalostean, berriz, bertso eskolen txanda izango da, eta arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarri Faseko kanporaketa jokatuko da Faduran bertan.
Derion, bosgarrena
Bestalde, zapatuan, Derioko Gurea aretoan jokatu zen Udabarriko Fasearen bosgarren kanporaketa. Aissa Intxausti Aburruza lekeitiarra laugarren geratu zen, 161,5 puntugaz. Koldo Gezuraga Seijido gernikarra azken postuan geratu zen, 132 puntugaz. Irabazlea Imanol Uria izan zen: 189 puntu pilatu zituen.
Datorren asteburuan bi kanporaketa jokatuko dira; maiatzaren 7an, zapatuan, Gueñesen izango da, eta domekan, berriz, Orozkon.