Bermeoko Gure Esku Dago (GED) dinamikak eskura planaren baitako adierazpena adostu du gaur [apirilak 30], herritarrekin batera. Hala, Gizarte eta Kultura Etxean batu dira 30 lagun inguru. Bermeoko eta Busturiko lagunak bertaratu dira; izan ere, bi herriak elkarlanean ari dira.
Adierazpena adosten ibili dira, gaur
GEDren lan taldearen proposamenetik abiatu dira adierazpena lantzeko. Gainera, beste herri batzuetako adierazpenak ere izan dituzte esku artean. Gure Esku Dagoeren proposamena eztabaidatu eta ekarpen berriak egin dituzte bertaratutakoek. Modu horretan, Bermeoko adierazpena honakoa izatea adostu dute:
Busturian ere adierazpena adostera doaz asteon; hain zuzen ere, eguenean, maiatzaren 5ean, 19:30ean jarri dute hitzordua Altamira auzoko Kultur Etxean.
Bestalde, gaur batutakoek adostuta, GEDren adierazpena mozio batean aurkeztuko dute Bermeoko Udalean, osoko bilkuran onartu dezaten.
Adierazpena herriratzeko jaialdia, berriz, ekainaren 19an egingo dute. “Jai giroan” herriratu gura dutela diote, eta hori antolatzeko lanean ari dira. Hala, herritar guztien ideietara zabalik daudela azaldu dute.
Lan taldea eguazten guztietan 19:00etan batzen dela gogorarazi gura izan dute, Goiko Plazako seaska dendan (GEDren lokala), hain zuzen ere, “eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera”.
Ekainaren 19rako jaialdirako ideiak dituztenek, bariku arratsaldeetan eta zapatu goizetan ere GEDren lokalera hurbil daitezke, horien berri ematera.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.