Urtero legez, apirilaren 28an,
Gernika fundatu zuten egunaren urteurrena ospatzeko ekitaldi ofiziala egin zuten atzo. Herriko agintari eta talde kulturalen partaidetzarekin egin zen ospakizunean
jendetza bildu zen, Gernikako Foru Plazan,.
Herri segizioak Gernikako mugetatik zehar egin zuen ibilaldiarekin hasi zen ekitaldia. Hauekin batera, ibilbideari doinua jarri zioten San Fidel Ikastolako Goizeko Izarra txistulari txikiak eta Segundo Olaeta Musika Eskolako Triki ikasleak joan ziren.
Behin Foru Plazara itzulita,
Gure Arbola Zaharra hirugarren adineko zentroko abesbatzaren kantuekin hasi zen ekitaldi ofiziala. Hauekin batera,
Andra Mari korala eta
Gaudeamus koralek ere emanaldiak ema zituzten. Bere aldetik,
Gernikazarra elkarteko kideek Hiri Gutunaren irakurketa egin zuten. Jose Maria Gorroño alkateak ere tartea hartu zuen adierazpen instituzionala irakurtzeko.
Urteurrenaren ekintza nagusia Gernikazarra taldekoen partetik etorri zen,
jaietako zapia Don Telloren estatuak duen Hiri Gutunean jarri zutenean. Ondoren ohorezko aurreskua egin eta Segundo Olaeta Musika Eskolaren bandak emanaldia egin zuen.
Gaua amaitzeko, bertaratutako guztiek Iparragirreren Gernikako Arbola abestu zuten.