Memoria Historikoaren Nazioarteko lehen Mintegian parte hartu zuten Hizlariak. Ander Zarraga
Atzo egin zuten
Memoria Historikoari buruzko lehen
Nazioarteko Mintegia oso positiboki baloratu dute antolatzaileek eta errepikatuko dutela adierazi dute.
Gernikako Bakearen Museoak antolatuta, Memoria Historikoaren Inguruko lehen Nazioarteko Mintegia egin zuten atzo,
Memoriaren memoria eza izenpean.
Iratxe Momotio, Bakearen Museoko zuzendariak oso balorazio positiboa egin du, «aurkezpen interesgarriak eta sakonak», egon direla adieraziz.
Bestalde, gogorarazi du
ekainaren 16an Memoria Historikoa artisten ikuspegitik nola landu den ikustarazteko, bigarren mintegi bat egingo dela. Gaineratu du, hurrengo urteetan errepikatzeko asmoa daukatela.
Atzokoan bertako eta atzerriko adituek, Memoria Historikoak dituen ikuspuntu eta atal ezberdinak azaleratu zituzten; bakoitzak bere arlotik ekarpenak eginez.
Etorri ziren adituen artean, Herbereetako Erik Somers,
Joseba Agirreazkuenaga Historia garaikideko katedraduna, Aranzadiko Jimi Jimenez, Jordi Gordon kazetaria, Nuria Ricart Uldemolins irakaslea eta Emilio Silva Barrera kazetaria dira aipagarrienak.
Jehanne van Woekom militante holandarrak ere bere ekarpena egin du ikusgai dagoen erreportaje baten bidez.